XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unitatearen laburpena

Ura, haitzak eta mineralak

Pertsonok ura behar dugu edateko eta garbitzeko eta industria, nekazaritza eta aberezaintzarako.

Ura iturri, ibai, patin eta itsasotik ere hartzen dugu.

Batzuetan ura urtegietan bildu behar da.

Ura ez da agortezina, ahal denik eta gutxien erabiltzeko eta alferrik ez galtzeko ahaleginak egin behar ditugu.

Ur kutsatua garbitu egin behar da ibaira bota baino lehen.

Lurretik mineral eta haitz asko ateratzen ditugu.

Minerala gai bakuna da material edo gai bakarra duelako eta haitza gai konposatua da, zenbait mineralez osatua delako.

Mineralek eta haitzek jateko, eraikuntzarako eta industriarako gai erabilgarriak lortzeko balio digute.

Gaiak eta beren propietateak

Gaiak edo sustantziak hiru egoeratan aurkitzen ditugu: solidoan, gasezkoan eta likidoan.

Gai bat egoera batetik bestera pasatzen denean, egoera-aldaketa izan duela esaten dugu.

Gai guztiek dituzte gaiak berak ezagutzeko balio diguten propietateak.

Propietate batzuk gai guztietan nabari dira; propietate orokorrak direla esaten dugu, masa eta bolumena adibidez.

Beste batzuk gai jakin batzuen ezaugarriak dira, propietate bereziak dira.

Berotasuna edo elektrizitatea pasatzen uzteko erraztasuna duten gaiak eroaleak dira.

Berotasuna edo elektrizitatea pasatzen uzten ez dutenak isolagarriak dira.

Argiak, berezkoa zein artifiziala izan, jotzen dituen gaien portaera ez da berbera bakoitzaren propietateen arabera.

Energia eta energi iturriak

Edozein lan egiteko energia behar da.

Energi era eta energia lortzeko iturri asko daude.

Eguzkiaren, ikatzaren eta petrolioaren energia termikoa erabiltzen dugu.

Haizearen, ibaien edo itsasoaren mugimenduaren energia mekanikoa ere erabiltzen dugu.

Energi mota batzuk bestelako energi mota bihur ditzakegu.

Adibidez: janariek ematen diguten energia energia mekaniko bihurtzen dugu eta uraren mugimenduaren energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da zentraletan.

Ikatzetik, petroliotik, sustantziak desintegratzetik edo Eguzkitik ere elektrizitatea lortzen da.

Makinek energia behar dute jarduteko.

Erabiltzen dugun energia garestia da eta askotan berriztatu ezineko iturrietatik dator; ondorioz energia aurreztu beharra dago.